Frantziako Tourra uztailaren 2an iritsiko da Vitoria-Gasteizera. Urteko txirrindularitza proba entzutetsuena eta irrikaz espero dena gure hiritik igaroko dela ospatzeko, Vital Fundazioak, Udalarekin lankidetzan, ekimen bi antolatu ditu, hala nola elkartasun ekintza original bat eta hitzaldi ziklo bat, Frantziako lasterketaren historiari lotutako protagonisten eskutik.