Vital Fundazioak antolatzen duen Jazz Vital musika zikloa Vital Fundazioa Kulturunearen agertokira itzuliko da hilaren 18an, zazpigarren edizioa burutzeko hainbat nobedaderen eskutik. Ekimenak berretsi egiten du Vital Fundazioaren helburua: oro har, musikazaleentzako eta, bereziki, jaz zaleentzako urteroko hitzorduetako bat izatea, eta, dagoeneko finkatuta dauden beste proposamen batzuekin batera, gure hiriari hain lotuta dagoen musika-genero hori zabaltzen laguntzea.