Vital Fundazioak kirol anitzeko udako campusa antolatu du aurten 9 eta 15 urte bitarteko haurrentzat, 300 plaza ditu, sei txandatan. Interesa dutenek daten arabera egin dezakete aukera, hau da, ekainaren 26tik 30era edo uztailaren 3tik 7ra. Campusa egingo den lekuaren arabera edo egin nahi den kirolaren arabera egin daiteke aukeraketa.