Vital Fundazioaren Astearte Musikalen eskutik Yoko Suzuki izango da bihar Vital Fundazioa Kulturuneako agertokian (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 19:30etik aurrera. Pianista eta konpositore japoniarrak bere lan propioak interpretatuko ditu baita Isaac Albeniz, Enrique Granados, Manuel de Falla eta Alicia Larrocharen ere, azken horren jaiotzaren mendeurrenean.