Vital Fundazioak UMBRA Light Festival jaialdiaren aldeko apustua indartuko du aurten (otsailak 9-11), eta bere erakusketa-zentroaren zati handi bat (Posta kalea 13-15) hiru instalazio ikusgarri biltzen dituen erakusketa baterako gordeko du. Jaialdia amaitutakoan ere ikusgai izango dira; izan ere, erakusketa otsailaren 26ra arte egongo da zabalik, eta ohiko ordutegia luzatu egingo da.