Beethoven eta Bartók klasikoak izango dira bihar Mandelring Laukoteak Vital Fundazioaren Astearte Musikaletan emango duen kontzerturako aukeratu duen errepertorioko protagonistak. Sebastian eta Nanette Schmidt biolin-jotzaileek, Andreas Willwohl biola-jotzaileak, eta Bernhard Schmidt biolontxelo-jotzaileak osatzen dute munduko sei hari-laukote onenen artean dagoen hau.