Urtero egun hauetan egiten duen legez, Vital Fundazioak gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko proiektuak eta jarduerak babestu eta bultzatzeko laguntza-deialdia egiten du. Aurten, 500.000 euro bideratuko dira helburu horretara (400.000 euro 2022an), eta erakundeak bereziki baloratuko ditu berritzaileak diren eta irtenbide berriak nahiz eraldaketa soziala sortzen dituzten ekimenak.