Vital Fundazioaren Astearte Musikalek biharko antolatu duten kontzertuak gertu ditugun Gabonen usaina dakar. Urteko azken hitzordua dugu, hurrengoa urtarrilaren 10ean izango baita, eta Kea Ahots Taldea izango da protagonista. Talde hori erreferentziazko ganbera-abesbatzetako bat da, XX. eta XXI. mendeetan abesbatza-errepertorio ez hain ezagunaren obra handiak interpretatzen dituelako eta euskal egileekiko sentiberatasun berezia duelako.