Viphoto Fest jaialdiko ‘Harria apurtzea/Romper la piedra’ argazki erakusketa izango da ikusgai bihartik aurrera Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Abenduaren 11ra arte izango da erakusketa kolektibo honetaz gozatzeko aukera. Bertan, Annie Chkhartishvili, Raquel Echevarría, Rubén Beca eta Saúl Vara tokiko artisten lanak puntu berean gurutzatzen dira: argazki-materialekin esperimentatzea, ingurunean edo irudian bertan aldaketa bat lortzeko.