Ekintzailetzarako laguntza-poltsakEkintzailetza eta enplegu ekimenak
Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak eta Vital Fundazioak argi daukate ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea direla Arabaren bi erronka nagusiak. Bada, enpresa-sareak enplegua sortzeko zailtasunak dituen aldetik, Arabako ekonomia bultzatzeko, ezinbestekoa da enpresa berrien sorkuntza sustatzea, eta, horretarako, behar-beharrezkoa da erakundeen arteko lankidetza.
Programak, Hasten eta Finkatzen, Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Aloaren bidez kuadeatzen dira. Ganbera Arabako ekintzailetzaren erreferente argia da, urterko Merkataritza Ganberaren babesa eskatzen duten 600 ekintzailek baino gehiagok bermatua.
Ganberaren erantzukizuna izango da, Enpresak Sortzeko Arloaren bidez, ekintzaileari laguntza integrala ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egin ahal izateko.
Bestalde, Vital Fundazioak 20 poltsa ekonomiko emango dizkie hitzarmen honen xede diren programetan parte hartzeko hautatutako proiektuei. Akordio hori Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da: Araban enplegu-aukera berriak sortzera bideratutako ekimenen alde egitea.
Programak
Hasten programa
Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:
- 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta.
- Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.
Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.
Baldintzak:
- Eskaera aurkezterakoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez edukitzea.
- Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
- Enpresa-jarduera programan onartu eta gehienez ere 6 hileko epean abiaraztea edo, bestela, dagokion memoria aurkeztuz enpresa-proiektuaren garapenaren inguruko bilakaeraren maila aurreratua egiaztatzea.
Finkatzen programa
10 enpresa sortu berri hautatuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:
- 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta).
- Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak bankako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.
Talde onuraduna: enpresa-proiektua finkatzen ari diren berriki sortutako enpresak.
Baldintzak:
- Eskaera aurkeztean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta eman zenetik gehienez ere 3 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera hasteko unean egotea oraindik.
- Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
- Ordainketak egunean edukitzea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.
- Mikroenpresa izatea (10 langile baino gutxiago).
- Gehienbat enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean sartuta dauden pertsona fisikoek osatzea.
- Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.
Informazioa eta Eskaerak
Bi programetarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.
Eskabideak, Arabako Ganberaren webgunean eskuragarri daudenak, creaciondeempresas@camaradealava.com helbide elektronikora bidali beharko dira.
Interesa duten guztiek www.camaradealava.com helbidean eskura dezakete informazio gehigarria.