1. Hasiera
  2. Ekintzailetzarako laguntza-poltsak

Ekintzailetzarako laguntza-poltsakEkintzailetza eta enplegu ekimenak

Programak

Hasten programa

Hautatutako 10 enpresa-proiektu berriek honako hau jasoko dute:

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta.
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak banakako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.

Talde onuraduna: Araban enpresa-proiektua garatzen ari diren eta oraindik jarduera abiarazi ez duten ekintzaileak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkezterakoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez edukitzea.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Enpresa-jarduera programan onartu eta gehienez ere 6 hileko epean abiaraztea edo, bestela, dagokion memoria aurkeztuz enpresa-proiektuaren garapenaren inguruko bilakaeraren maila aurreratua egiaztatzea.

Finkatzen programa

10 enpresa sortu berri hautatuko dira, eta honako hauek jasoko dituzte:

  • 1.250 euroko poltsa ekonomikoa (zergen atxikipenari lotuta).
  • Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloak bankako aholkularitza- eta jarraipen-programa baterako sarbidea izatea.

Talde onuraduna: enpresa-proiektua finkatzen ari diren berriki sortutako enpresak.

Baldintzak:

  • Eskaera aurkeztean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hasierako alta eman zenetik gehienez ere 3 urte igaro izana eta/edo enpresa-jarduera hasteko unean egotea oraindik.
  • Enpresa berriaren egoitza soziala eta fiskala Araban egon behar da.
  • Ordainketak egunean edukitzea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.
  • Mikroenpresa izatea (10 langile baino gutxiago).
  • Gehienbat enpresa-proiektuaren garapenean zuzenean sartuta dauden pertsona fisikoek osatzea.
  • Enpresa-proiektua finkatze-fasean egotea.

Informazioa eta Eskaerak

Bi programetarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2ra arte egongo da zabalik.

Eskabideak, Arabako Ganberaren webgunean eskuragarri daudenak, creaciondeempresas@camaradealava.com helbide elektronikora bidali beharko dira.

Interesa duten guztiek www.camaradealava.com helbidean eskura dezakete informazio gehigarria.