ASASAM (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ASASAM irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gaixotasun mentala duten pertsonei, haien senideei eta, oro har, komunitateari arreta integrala eskaintzeko helburuz ekin zion bere ibilbideari. Nerbioi Garaia eskualdean egiten dute lan, hau da, Laudio, Amurrio, Okendo, Aiara, Artziniega, Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga udalerrietan.
2002. urtean, Eusko Jaurlaritzak herri-onurakotzat jo zuen. Gaixo Psikikoen eta Senideen Euskadiko Federazioko kide da, eta, aldi berean, Federazio Nazionaleko kide. Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea lortzen laguntzeko, gaixo mentala duten gaixoen senideen beharrei erantzuteko, gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko eta gaixotasun mentala duten pertsonen eskubideak aldarrikatzeko egiten dute lan.
Helburu horiek lortzeko, hainbat programa eskaintzen ditu: gizarte-ekintzako programa (buruko gaixotasuna duten pertsonei eta haien familiei harrera eta orientazioa ematea); aholkularitza juridikoa; gizarte- eta hezkuntza-arloko esku hartzeko programa (ohiturak, portaerak eta jarrera desegokiak ordezkatzeko laguntza); zentro psikosoziala (askotariko tailerretara joanda autonomia hobetzea); ostatu-programa; esku-hartze komunitarioko programa; gizarteratze- eta laneratze-programa; orientazio eta laguntza psikologikoko programa; boluntariotza programa eta familia-eskola programa.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak 2000. urtean sinatu zuen lehenengo lankidetza-hitzarmena ASASAMekin, arnasa hartzeko, informazio-hedapenerako eta ikerketarako programei laguntzeko. Erakundearen laguntza, Vital Fundazioa bihurtu ondoren, mantendu egin da ordutik, urteko hitzarmenak sinatuz.
Azken urteotan, Fundazioaren laguntza Zentro Psikosozialaren gastuak eta Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen Arteko Futbol Aretoko Ligan eta hainbat kirol-jardueratan parte hartzea sustatzen duen ‘Osasun mentala eta kirola’ proiektuaren gastuak ordaintzen laguntzera bideratu da.