ASAFES (Gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen Arabako elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ASAFES irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta onura publikokotzat aitortua 1998an. Gaixotasun mentala duten pertsonen senideen eta osasun mentaleko profesionalen ekimenaren ondorioz sortu zen. ASAFESen eginkizuna da bizi-proiektu integrala eta indibidualizatua bideragarri egitea gaixotasun mentala duten pertsonentzat eta haien familientzat. Pertsona horien bizi-kalitatea hobetuko duen integrazioa eta normalizazioa izango dute helburu.
Elkarteak Arreta Zerbitzu bat du senitartekoei nahiz gaixotasun mentalak dituzten pertsonei harrera egiteko eta aholkularitza juridikoa emateko. Argibide eguneko zentroan eguneko arreta-zerbitzua eskaintzen zaie gaixotasun mentala duten pertsonei, jarduerarik ezatik eta isolamendutik ateratzeko. Enplegu-zentro berezi bat dute (Raep), 1992an sortua gaixotasun mentala duten pertsonei lan-irteera emateko, eta enplegu produktibo eta ordainduaren alternatiba bihurtu da gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun handiak dituen kolektibo horrentzat.
Gainera, Trebakuntza Psikosozialeko Zerbitzua (Oreka) eta Gizarte eta Hezkuntza Laguntzarako Programa harremanetan jartzeko eta arazoak konpontzeko trebetasunak garatzen eta gaixotasun mentala duten pertsonak maila psikosozialean gaitzen saiatzen dira, autonomoagoak izan daitezen eta komunitatean behar bezala txerta daitezen.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Erakundeak ASAFESekin duen lankidetza etengabe mantentzen da duela hamahiru urte baino gehiagotik, urteko hitzarmenak sinatuz garatzen dituzten jarduera eta tailerrei laguntzeko, baita elkartearen zereginari buruz informatzeko eta haien eginkizunaren berri zabaltzeko ere.
Azken urteotan, Vital Fundazioaren laguntza 'ASAFESen gune gaztea' proiektu piloturako, Arabako biztanleentzako "Osasun mentalaren prebentzioa eta sentsibilizazioa" jardunaldia egiteko, Raep EZB-Enplegu Zentro Bereziaren Prestakuntza Programa garatzeko eta Elkartearen webgunea berriz diseinatzeko erabili da.
Prebentzio-baliabideen gida
Asafesek eta Vital Fundazioak nerabeen suizidioa prebenitzeko gida bat argitaratu dute, kasuek gora egin ostean.
Gidak suizidio-ideia potentzialen hasieran jardun nahi du, hezkuntzaren eremuko emozioen kudeaketari lotutako faktore babesleen inguruan modu praktikoan lan eginez.
*Gida webgune honetan bertan kontsultatu ahal izango duzu.