ADEAR (Artritis Erreumatoidearen eta Espondilitis Ankilosatzailearen Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ADEAR Artritis Erreumatoide gaixotasunak jotakoak elkartzeko sortu zen, eta 2007tik Espondilitis Ankilosatzaile gaixotasunari ere ireki zizkion ateak. Patologia horiek dituzten pertsonen eta haien senideen beharrizanei erantzuna ematen saiatzen da Elkartea, informazioa eta aholkularitza jasotzeko gune bat izan dezaten.
Artritis Erreumatoidea gaixotasun kronikoa da (iraunkorra denboran), sistemikoa (organismo osoari eragin diezaioke), hantura eragiten du, jatorri ezezagunekoa eta giltzadurari eragiteko duen era du ezaugarri. Eskuetako eta eskumuturretako artikulazioei eragin ohi die. Espondilitis Ankilosatzailea prozesu erreumatiko inflamatorioa da, kronikoa, eta bizkarrezurreko giltzadurei eta bizkarrezurra pelbisari (sakroiliakoak) lotzen dituztenei eragiten die. Gaixoen herenak baino zertxobait gehiagok beste artikulazio batzuen hantura jasango du (oinaren, orkatilaren, belaunen, aldaken eta abarren artikulazio txikiak), ia beti beheko gorputz-adarretan.
Gaixoei, egunerokotasunean, gaixotasunari hobeto aurre egiten eta bizi-kalitate eta ongizate handiagoa lortzen laguntzeko jarduerak eskaintzen dituzte. Laguntza profesionala dute: psikologoa, gizarte-langilea, fisioterapeutak, Gorputz Hezkuntzako monitorea, erreumatologoak, besteak beste. Gainera, gizartea gaixotasun horien existentziari eta horien ondorioei buruz sentsibilizatzen eta kontzientziatzen saiatzen dira, dibulgazio-kanpainen eta bestelako ekitaldien bidez: jardunaldiak, hitzaldiak, kongresuak...
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Entitatearen eta ADEARen arteko lankidetza puntualen bat izan ondoren, hala nola 2004an Artritis Erreumatoideren Estatuko I. Kongresua egiten laguntzeko egindakoa, 2017tik aurrera, elkarteak Vital Fundazioaren laguntza-deialdietara aurkeztutako proposamenak aintzat hartu ziren.