Elikagaien bankuaElkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Arabakoa elikagaien Bankua elkarte independientea da, onura publikokoa, irabazi-asmorik gabea eta boluntarioz osatua. Boluntario horiek doako elikagaiak bilatzen dituzte dauden lekuan, briziklatzen dituzte eta doan abanatzen dituzte behar dituzten laguntza-zentroetan. Gainera, elikadura-soberakinak biltzen ditu, egoera ahulean dauden pertsonak elikatzeko, Baztertutako jakiak, baina oraindik jateko egokiak direnak.
Elikagaiak batez ere emailearen instalazioetan biltzen dira, eta, jatorrizko zentroaren tipologiaren arabera, nilketa sistematikoa, unean unekoa edo kanpainak egiten dira. Elikagaiak administrazio publikoetatik eta erakunde ofizialetatik, nekazaritzako elikagaien enpresetatik, banatzaileetatik, handizkarietatik eta supermerkatuetatik datoz. Bilketa-jardunaldiak egiten dira azalera handietan (kilo kanpaina), hainbat enpresetan (elkartasun kanpaina), hezkuntza erakundeetan eta ikastetxeetan (eskuzabaltasun kanpaina). Europar Batasunetik, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsetik eta beste elikagai-banku batzuetatik ere lortzen dira elikagaiak. Behin sailkatuta, harrera-zentroetan, gizarte-egoitza eta jantokietan, etorkinen zentroetan, udal eta mankomunitate publikoetan, parrokietan, eta arlijio-erakundeetan, egoera ahulean dauden kolektiboen elkarteetan eta beste elikagai-banku batzuetan banatzen dira.
Bilketa kanpaina handia
Vital Fundazioak Arabako Elikagaien Bankuari laguntzen dio ‘Bilketa Kanpaina Handia’ izeneko ekimenean, azaroko azken asteburuan Espainiako hiri guztietan egiten dena.
Elikagaien Bankuaren ohiko despentsaz aparteko stock gehigarri bat lortu nahi da ekimen honekin, beste ekintza batzuen bidez estali ezin diren produktuen defizitari aurrea hartu ahal izateko. Horrez gain, Arabako familia ugariren beharrizanen inguruko sentsibilizatze-lana egitea, izpiritu solidarioa sustatzea eta kontsumo arduratsua bultzatzea dira kanpaina honen beste helburu batzuk.
Lurralde osoko 80 supermerkatuk eta milaka boluntariok parte hartzen dute ekimen honetan.
Vital Fundazioaren lankidetza
Arabako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza 2000. urtean hasi zen, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzarekin hitzarmen bat sinatu zenean. Ordutik, kolektiboa bere egitura finkatzen joan da, eta erreferentzia bilakatu da bai elikagaiak sobera izaten dituzten enpresentzat, bai erakunde eta kolektibo ugarirentzat. 2002ko urtarrilean Onura Publikoko Elkarte izendatu zuten, eta Euskadiko, Espainiako eta Europako Elikagaien Bankuen Federazioko kide da. Gure erakundeak laguntza berritzen jarraitu du, urteko hitzarmenak sinatuz, bere jarduerak eta programak zabaltzen laguntzeko. Aipatzekoak dira, halaber, Bilketa Kanpaina Handiari ematen zaion laguntza eta 1.000 kiloko edukiera duen furgoneta isotermiko bat erosteko eman den laguntza, elikagaien bilketa eta banaketa hobetzeko.