1. Hasiera
  2. Elikagaien Bankuaren aldeko jaialdi solidarioa
fest

Informazioa

Jaialdi solidario horretan hurrengo hauek izango dira agertokian:

  • Gandarwa Enrique Díaz de Heredia zehar-txirula jotzaileak eta José Luis Dorronsoro gitarristak osatutako bikote gasteiztarra, eta Please stay with me eta Unfeeling Kiss obrak interpretatuko dituzte
  • Kalimba taldea, gehienbat afrikarrak eta ukrainarrak diren gazte immigratzailez osatua, musikaren bidez baliabiderik ez dutenak gizarteratzea helburu duen Mugarik Gabeko Musikarien Tximurka eskolarekin batera arituko dena
  • Juanjo Bordés, Mexikon herrialde horretako artista nagusiekin, hala nola Jorge Negreterekin, egindako esku-hartzeengatik ezaguna den nafar tenorra. Bordés, Mugarik Gabeko Musikariak taldeko kide aktiboa, musikaren bide gizarteratzeko proiektu handi batean murgilduta dabil orain Mexikon. Haur eta gazte behartsuenak indarkeriatik aldentzen eta musika hezkuntzara erakartzea du helburu proiektu horrek. Mugarik Gabeko Musikarien kanpaina horrek Biolin bat fusil baten ordez du izena.

Ekitaldiaren aurkezpenaElena Martinez de Madinak egingo du, 2023ko Urrezko Zeledonak.

*Ekitaldia amaitzean gitarra bi zozketatuko dira jaialdira bertaratutakoen artean.

Gonbidapenak

Kontzertura joateko gonbidapenakmartxoaren 31tik aurrera (astelehena) jaso daitezke Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea), 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara (ostiraletan, goizez baino ez).

Halaber, borondatezko dohaintzak egiteko hauek dira aukerak:

  • Kontzertutik ateratzean, sarreran programarekin batera entregatuko den gutun-azal batean
  • Elikagaien Arabako Bankuaren 00025 kodea duen BIZUM aplikazioaren bidez.