1. Hasiera
  2. Mendi Tour - 'Haize lerroak' eta 'The last expedition'
e

Informazioa

Filma: HAIZE LERROAK

Euskal Herria | Janire Etxabe | 13’ | VO: EU | Dantza bertikala

Haize Lerroak, Janire Etxabek 4 urtetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan osatu dituen dantza lerroak dokumentatzen ditu. "Amets batek, sentimendu batek alda al dezake paisaia? Dantza bertikala probatu nuenetik, argi izan nuen bide honetatik jarraitu nahi nuela. Gure etxean, mendian, hegan, sokan zintzilik, sentimendu mugagabe baten etengabeko bilaketan ".

Filma: THE LAST EXPEDITION

Poland/Switzerland | Eliza Kubarska | 85’ | VO: PL/EN/DE/FR/NE/Tibetan | Alpinismoa

*Alpinismo Mendi Film 2024 filmik onena*

Wanda Rutkiewiczen benetako istorioa, munduko lehen emakumea eta Poloniako lehen pertsona planetako gailurrik altuenak eskalatzen, berak kontatua. Wanda goi mendietako mundu maskulinizatuan sartu zen gonbidatu gabe, eta horregatik ordaindu zuen preziorik altuena. Wanda duela 30 urte desagertu zen. Bere gorpua ez zen inoiz aurkitu. Monasterio budista batean hartu omen zuen ostatu. Pelikulak bere ibilbidea eta misterioa aztertzen ditu, protagonistaren eguneroko audio-egunkari batean oinarrituta, eta alpinista ezagunen parte-hartzearekin, hala nola Reinhold Messner, Krzysztof Wielicki eta Carlos Carsolio, baita berarengandik gertuen dauden emakumeak ere: Janina Fies arreba eta Marion Feik managerra.

 

Sarrerak

SARRERAK AGORTUTA