Mahats-bilketaren jaiaOndarea
Vital Fundazioak duela urte batzuetatik du harreman estua Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillarekin, besteak beste, ardoaren kultura sustatzeko, hau da, bertako produkturik adierazgarriena sustatzeko helburuz, eta ondorioz Mahats-Bilketaren Festa, bertako ospakizun nagusienetako bat.
Informazioa
Mahats-Bilketaren Festa 1194an sortu zen, Kuadrillako herritarren ekimenez, euren gizartean eta ekonomian produktu pisutsuena dena sustatzeko jardunaldiak egiteko helburuz, hau da, ardoa sustatzeko. Jardunaldi horien egitura eta garapena mahasgintzan diharduten beste hainbat eskualdetan egiten diren mahats-bilketak ez bezalakoa da, eta izaera arabar gogorra eta erakargarria du. Gainera, ibiltaria denez, edizio bakoitzean herri bat da anfitrioi, beraz, eskualde osoak hartzen du parte eta urtez urte, ekimenaren edukia berpiztea lortzen da.