Zer hobeto inguruko hainbat tokitako kultura ezagutzeko, in situ bisita baten bidez baino? 1, 2, 3 eta 4 egun bitarteko kultura-irteeren programa honek kultura-motibazioa duten txangoak egiteko aukera ematen du. Ez galdu aukera aurtengo proposamenak ezagutzeko.
Ibilbidea
Urriak 15: Gasteiz – Villafranca del Bierzo – Lugo. Irteera Gasteiztik 7:45ean, Babesgabetuen plazan. 8:00etan, Txile kalean. Bazkaria Villafranca del Bierzon edo inguruetan. Las Edades del Hombre bisitatzea. Lugora joatea. Ostatua eta afaria.
Urriak 16: Lugo – Santiago de Compostela – Lugo. Santiagora joatea. Las Edades del Hombre bisitatzea. Aisialdia. Bazkaria Santiago de Compostelan. Santiago de Compostelako bisita gidatua. Lugora joatea. Ostatua eta afaria.
Urriak 17: Lugo – Gasteiz. Bisita gidatua Lugon. Bazkaria Lugon. Arratsaldean: Gasteizerako bidaia.
Informazio gehigarria
Prezioak barne hartzen du:
- Autobusez Gasteiztik ibilbide osoan zehar (12 orduko erabilgarritasuna, eta 8 ordu gidatzen egunero, gehienez)
- 02 gau MERCURE LUGO CENTRO HOTELEAN****
- PE erregimeneko egonaldia
- Edariak barne (ura/ardoa) bazkari eta afarietan
- Gida ofiziala Santiago eta Lugon
- Bazkaria Villafrancan edo inguruetan
- Bazkaria Lugon
- Bazkaria Santiagon
- Sarrerak Las EDADES DEL HOMBRE bistatzeko Villafrancan eta Santiagon
- Gida laguntzailea
- Bidaia-asegurua
EZ dago barne:
- ‘Prezioak barne hartzen du’ atalean zehaztu gabeko sarrerak
- Apartekoak hoteletan
- ‘Prezioak barne hartzen du’ atalean zehaztu EZ den edozein elementu
Izen-ematea
Prezioa
325 € pertsonako gela bikoitzean
*107 € banakako gela bakoitzeko gehigarria
zena emateak Vital Fundazioaren egoitzan egin daitezke (Aiztogile kalea 24, Kordoi Etxea) astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara eta ostiraletan 08:30etik 14:00etara.
IZEN-EMATEAK AGORTUTA