KULUNKA (Garapenaren alterazioak dituzten haurren arretarako elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Terapia okupazionalean diplomatutako hiru emakumek sortu zuten KULUNKA Euskal Autonomia Erkidegoan, komunitateari garapen-alterazioak dituzten haurren artean parte-hartze okupazionala sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko helburu nagusiari jarraiki. Beren beharrei erantzuteko zerbitzuak sortzen dituzte.
KULUNKAk informazioa ematen die familiartekoei, profesional sanitarioei, sozialei eta hezitzaileeei haurraren garapenaren alterazioek eguneroko bizitzako jardueretan, eskola-funtzionamenduan, ikaskuntzan, joko sozial eta indibidualean, jokabidean eta familia.harremanean dituzten ondorioei buruz.
Haurren jardun okupazionalerako zentzumenen eta arlomotorraren garapenaren eraginari garrantzi berezia ematen zaio, besteak beste, garbitasun- eta elikadura- jarduerak, jolas-jarduerak, eskola-ikaskuntzak eta soziabilitatea- Laguntza-programetan parte hartzen duten profesionalei etengabeko prestakuntza ematen dietem haien kalitatea hobetzen laguntzeko, eta entitate eta erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzen dira garapen-alterazioak dituzten haurrei arreta emateko programak egiten.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
2017an hasi zen KULUNKArekiko lankidetza, elkarteak Gizarte Erakundeentzako Laguntzen Deialdira aurkeztu zuen 'Komunikazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza' proiektua babesuz. Ondorez, COVID-19aren pandemian zehar,'Covida-19 krisian haurrei eta haien familiei laguntzea' proiektuari eman zitzaion laguntza.
20021ean, KULUNKAk 'Aisialdi eta denbora libreko topaketak' proiektua aurkeztu zuen Vital Fundazioaren laguntzen deialdira eta horri ere laguntza eman zitzaion.