Kanpezu-Ioar Maratoi ErdiaJarduerak
2017tik egiten dira mota honetako mendi lasterketak Ioarren, hartara herri hori, eskualdea eta bere mendia ere ezagutzera ematen dira. Jarraitutasun bokazioz, Ioar inguru bikainean atletismo eta mendi goiz ederra eman nahi duten korrikalari eta mendizale guztientzat erakargarria den ekitaldia prestatzen dute.
Proba hori, IOAR kirol elkarteak Vital Fundazioaren laguntzaz antolatua, Kodes mendilerrotik doa eta bere puntu garaienetik, Ioar mendi tontorretik (1.416 m), Euskadiko bederatzigarren tontor altuena. 26,5 km luze ditu lasterketak eta 1.930 metroko desnibel positiboa. Irteera eta helmuga Kanpezuko Samuel Picaza plazan daude, herriaren eta antolatzen diren jarduera guztien erdigunea (kirolak, jaiak, poteoa). Ia mendilerro osotik igarotzen da lasterketa eta anoa-puntuak daude leku esanguratsuenetan. Aldi berean, Kanpezuko bailararen ikuspegi ederra eskaintzen dute iparralderantz eta Ebro bailararena hegoalderantz.
Informazioa eta izena emateak
Probari buruzko informazio guztia eta izena emateak kanpezu-ioar.com web orrian.