Javier Alberdi memoriala Jarduerak
Urtarrilero, Arabako igeriketa txapelketen klasikoetako bat jokatzen da Estadio Fundazioaren igerilekuan. Judimendi Igeriketa Klubak antolatutako Javier Alberdi memorialean, tokiko igerilariez gain, Madril, Xixon, Iruñea, Toledo edo Zaragozako kirol klubetako 200 gazte baino gehiago elkartzen dira asteburu batean.
Javier Alberdi oroitzeko proba honek hainbat modalitate ditu: crawl, bularrekoa, bizkarrekoa eta tximeleta, 50, 100 eta 200 metrotan, 100 eta 200 estilotan eta 400 libretan.
Alberdi igerilaria eta klub antolatzailearen presidentea izan zen, eta Estadio Fundazioaren igerilekua eraikitzeko lan egin zuen. Kirol klubean egindako lanari esker, Arabako gazteen artean kirol honen sustatzaile eredugarria izan zen.