ITXAROPENA (Ikusmen-urritasuna duten Arabako Pertsonen Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Itxaropena Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1980an sortua, ikusmen-arazo larriak zituzten beren seme-alaba txikiak ONCEk Madrilen, Alacanten edo Valentzian zituen berariazko ikastetxeetara ikastera joan behar ez izatea nahi zuten guraso-talde batek sortua, horrek familiaren deserrotzea zekarrelako, urtean bitan besterik ez zituzten ikusten eta. Ikusmen-desgaitasun larria - %33tik aurrera- duten pertsonak familia-, gizarte-, eskola- eta lan-mailan integratzea sustatzen dute, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak dituzten familiei edo desgaitasun horren eraginpean dauden norbanakoei arrea emanez.
Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean honako hauek nabarmentzen dira: Ebaluazio Zerbitzua; Informazio Zerbitzua (eguneroko bizitzarako autonomia pertsonalari buruzko, lan-merkatuan sartzeari buruzkoa eta hezkuntza- eta kirol-arloari buruzkoa, Goalball kirol-modalitate paralinpikoaren praktika sustatuz); Orientazio Zerbitzua arlo guztietan: pertsonala, familiarra, soziala, eskolakoa eta lanekoa, laguntza psikosozialarekin. Lana bilatzeko programa bat garatzen dute Arabako Foru Aldundiarekin batera.
Halaber, itsuentzako edo ikusmen baxuko pertsonentzako teknologiei eta laguntza-gailuei buruzko informazioa eta eskuliburuak aurkitzeko web-baliabide batzuk eskaintzen dituzte.
Fundación Vital Fundazioarekin elkarlana
Itxaropena Elkartearekiko lankidetza 2007an hasi zen Vital Kutxaren Gizarte Ekintzan, haren jarduera eta programen zabalkundea bultzatzeko hitzarmenak sinatuz. Ondoren, erakundea Vital Fundazioa bihurtu ondoren, lankidetzari eutsi zaio, urteko hitzarmenak sinatuz.