Iraupen-ibilaldia M.T. GazteizJarduerak
Iraupen luzeko ibilbideen zaleek Iraupen-ibilaldi honetan haien kirol gogokoenaz gozatzeko eta irteera eta helmuga kokatzen den herriko ingurune naturala ezagutzeko aukera paregabea daukate. Gasteizko Mendi Klubak antolatzen du ibilaldia, Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Herri-izaerako ekimena da, eta parte-hartzaileek haien sasoiarekin bat datozen bi ibilbideetako bat aukeratu dezakete: 30 edo 50 kilometro inguruko ibilbidea, gehienez 7 edo 11 ordutan egin beharko dutena, hurrenez hurren.