Industria Digitaleko Gradu Dualeko ikasleentzako bekakBekak
Industriaren digitalizazioak 4. iraultza industriala dakar, Industria 4.0 izenaz ere ezaguna. Aldaketa sakon horren ondorioz, profil profesional berrien beharrizana antzeman da, informatikan eta teknologia industrialetan prestakuntza duten pertsonak, arlo biak menderatzen dituztenak eta makinen arteko elkarrizketa aktibatzeko gai direnak. Hori dela eta, gradu dual berri hori, bereziki diseinatuta dago, hain eskatua den profesional belaunaldi berri hori prestatzeko, eta Deustoko Unibertsitatearen eta Egibideren eta Arabako enpresa eta erakundeen arteko elkarrizketatik sortu da.
Industria Digitaleko Gradu Duala Batxilergo eta LH ikasleei bideratua da, eta Deusto-Egibide egoitza prestakuntzarako planta industrial digitala duen eremu nazionaleko lehenengo zentro bilakatu du: 12 klase-ordu, arratsaldeko ordutegian, LHrekin tailerrak partekatuz. 4 urteko iraupena du, 3koa LHko Goi Mailako Graduko ikasleen kasuan, konbalidazioei esker, eta prestakuntza teknologiko altua ematen du 4.0 Industrian, eta enplegu eskaera handia duen sektorerako sarbidea izango da. Gainera, 2. mailatik aurrera, goizez, astean 20 lan-ordu egingo dituzte enpresa industrialetan.
Informazioa
Gradu hori egingo duten ikasleei laguntzeko, Vital Fundazioak 3.000 euro arteko bekak emango ditu.
Laguntza ekonomikoa indibiduala da, eta lehenengo mailako ikasleei emango zaie. Lehenengo maila horretako ikasleetan ardazteko arrazoia honakoa da, gainerako mailetan, eta gradua duala denez, egonaldiak egingo dituzte enpresetan eta horrek ikasketa horien kostuaren gehiena ordaindu ahal izatea ahalbidetuko die ikasleei.
Programak bekak eskainiko ditu, irizpide ekonomiko baten arabera.
Informazio gehiago hemen sakatuz (kanpoko esteka).