IKIRIKI (Ongizate psikosoziala sustatzeko eta animaliekin eta naturarekin elkarreragina izateko elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
IKIRIKI 2009an sortu zen eta osasun-zentro egiaztagiria duen elkartea da. Prebentzio, prestakuntza eta esku hartze sozialeko, hezitzaileko eta tterapeutikoko zerbitzuak eskaintzea du helburu, banakakoak eta/edo taldekakoak.
Zaldiekin lagundutako proiektu berritzailea eskaintzen dute zeinetan, animaliek, naturak eta talde espezializatuak ikaskuntza eta hazkunde pertsonaleko prozesu gidatuak errazten dituzten.
Honako hauek dira lantzen dituzten zerbitzuak: psikoterapia indibiduala, familiakoa, psikopedagogia, zaldiekin lagundutako tailerrak, banantze- eta dibortzio-prozesuan orientazioa, baita zaldiekin lagundutako jarduerak eta hezkuntza-premia bereziak ere (HPB).
Aisialdiko edo prestakuntzako nahiz esku-hartze klinikoko zaldiekin lagundutako jarduerak beti egiten ditu espezialista batek edo gehiagok, psikologian edo hezkuntzann lizentziatuak, animaliekin lagundutako esku-hartzeetan tituludunak eta zaldi-etologian trebatuak.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
IKIRIKIrekiko lankidetza 2017. urteaz geroztik hasi zen, elkarteak Vital Fundazioak kaleratzen duen Gizarte Erakundeentzako Laguntzen Deialdira 'Zereginen ikaskuntzarako Geletara zuzendutako zaldiekin eta naturarekin lagundutako psikohezkieta-tailerra' aurkeztu zuenean.
Ondoren, lankidetzari eutsi zaio, eta tailer horiek babestu dira, urteko hitzarmenak sinatuz.
COVID-19aren ondorioak arintzeko Vital Fundazioak abiarazitako Ezhoiko Deildian IKIRIKIk ekarpen bat jaso zuen 'Esperientzia sendatzaileak' proiektua garatzeko , zaldiekin eta naturarekin lagundutako psikoheziketa-tailerren barruan.