Ikas EkitenHezkuntza programak
Ikasleak enpresa-kudeaketaren arlo estrategikoei buruz modu proaktibo eta praktiko batean hezteko programa, negozio-plan bat garatzeko, idazteko, erakusteko eta defendatzeko tresna nahikoak emanez.
Jarduteko modua
Goizean Miñaoko Arabako Parke Teknologikoan egindako egonaldien bidez, ikasleek ekintzailetzaren errealitatea ezagutzen dute, tailerren, hitzaldien eta sustatzaileekin ideiak trukatzearen bidez. Gaztelaniaz edo euskaraz ematen dira.