IFPS Mendizabala GLHBIBeste lankidetza batzuk
Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua. Prestakuntza hobea eskaintzen du, eta horrek eragina du sare sozioproduktiboa eta, oro har, gizartea hobetzen eta ikasleen enplegu-aukerak eta trebetasun pertsonalak hobetzen.
Aliantza estrategikoak ditu, lankidetza-hitzarmen eta -akordioen bidez, enpresa-elkarte nagusiekin, parke teknologikoekin, enplegu-zerbitzuekin eta ikasleen eta irakasleen nazioartekotzea sustatzen duten erakundeekin, hala nola Vital Fundazioarekin.
Mendizabala LHIIk elkarlaneko ekosistema espezializatu bat sortu du, Euskadiko hainbat arlotako 1.000 enpresa ingururekin egindako proiektu komunen bidez. Enpresen eskaripeko prestakuntza sustatzen du, ikasleen lan-poltsa eskaintzen du eta lantokietako prestakuntza kudeatzen du.
Lankidetza
Fundación Vital Fundazioak, CIFP Medizabala LHIIren bidez, laguntza batzuk ditu Arabako Lurralde Historikoan ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko eta sendotzeko.
Ikus-entzunezko hainbat proiektu egiteko laguntzak, ikus-entzunezko proiektu horien filmaketa- eta postprodukzio-prozesuetan zinemagintzaren industria-sektorearen antzeko goi-mailako zikloetako ikasleek praktiketan merezimenduzko ikasle gisa parte har dezaten ahalbidetuz.
3.000 eurorainoko laguntza adostu da film labur baterako, eta 6.000 eurokoa film luze baterako. Hori guztia proiektu bakoitzaren eta urtero aurkeztutako proiektu-kopuruaren banakako balorazioaren mende egongo da, laguntzak ahalik eta proiektu-kopuru handienera hedatzeko.
Emandako laguntza esleitzeko, konpromiso hauek hartzen dira proiektu bakoitzerako:
- % 75 Arabako Lurralde Historikoan filmatzea (portzentaje horretara iristen ez bada, Vital Fundazioak eta CIFP Mendizabala LHIIk baloratuko dute, baldintza betetzeko portzentaje garrantzitsua bada).
- Ikus-entzunezko proiektu honetan CIFP Mendizabala LHIIk eskaintzen dituen heziketa-zikloetako ikasle kopuru handiena inplikatzea.
- Praktiketako merezimenduzko ikasleak ordainduta eta aseguratuta egotea.
- Merezimenduzkoak ikus-entzunezko proiektuaren prozesu gehienetan inplikatzea. Aurreprodukzioa, ekoizpena eta ekoizpen ondokoa
- Ahal den guztietan, masterclass bat egingo zaie ikastetxeko ikasleei.
Laguntza horren onuradun den proiektuak iragarriko du Fundación Vital Fundazioa proiektuaren erakunde laguntzailea dela, proiektuarekin lotuta ematen diren sustapen- eta komunikazio-euskarri guztietan, batez ere komunikabideetara bidalitako prentsa eta jakinarazpenen oharretan.