Hogar Alavés (Ongintzazko Kultura Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Hogar Alavés ongintzako kultura elkartea da, gaixotasun mentala duten pertsonak errehabilitatzeko. Carlos Abaitua Lazpita apaiz jaunak sortu zuen, 2011n Vitoria-Gasteizko Udalak Hiriko Sementzako izendatua.
Beren egoera pertsonal edo sozialagatik beren familia-etxetik kanpo bizitzera behartuta dauden pertsonei ostatu eta mantenu duinak ematea du helburu. Era berean, minusbaliotasunen bat (psikikoa, sentsoriala, fisikoa) duten pertsonak hartzea eta artatzea, batez ere bizitoki horietan, eta haien errehabilitazioan eta bizitza pertsonalaren zein sozialaren normalizazioan laguntzea.
Helburu horiek lortzeko, hainbat egoitza eraiki, gaitu eta kudeatu dituzte, horietako zenbait barnetegi-erregimenean. Gaur egun, Hogar Alavés Ongintzako Elkarteak honako baliabide hauek kudeatzen ditu:
- 24 pertsonentzako lekua duen gazteentzako egoitza Triana kaleko 23A helbidean.
- 6 lagunentzako lekua duten tutoretzapeko etxebizitzak, Triana kaleko 21. zenbajuji 1. ezkerra/eskuman.
- 40 lagunentzako lekua duen Oinarri Lanerako Prestakuntza Lantegia, Izarbenta kaleko 6. zenbakian, 41. pabiloian.
- 26 pertsonentzako lekua duen adinekoentzako egoitza, San Inazio kaleko 2. zenbakian.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Elkartearekiko lankidetza 2011n hasi zen, Vital Kutxak gaixotasun mentalak dituzten pertsonentzako jolas- eta okupazio-programak garatzeko ematen zituen laguntzen bidez, gizarte-bazterketa ekiditeko.
Ondoren, erakundearen ekarpena, jada Vital Fundazioa bihurtua, handituz joan da, urtero hitzarmenak sinatuz, bere zentroetan garatzen diren programak babesteko, bereziki Oinarri Lanerako Prestakuntza Lantegian.