Hizkuntzak
Bidaietan edo zure senideekin, normalean erabiltzen ez duzun hizkuntza batean hitz egin nahi izan duzu noizbait? Programa honek helburu hori betetzen lagunduko dizu.
Euskara, ingeles, frantses edo aleman ikastaroak bikainak dira hizkuntzok erabiltzeko beldurra kendu eta, ondoren, baita sakontze-mailako ikastaro gehiago egiteko ere.
Izena emateko ez da beharrezkoa aurretik hizkuntza hauek ezagutzea; oinarrizko mailatik abiatzen dira denak.
Agurrak, aditz sinple eta konposatuak edo maiz egiten diren galderak dira gure eguneroko bizitzan aukeratutako hizkuntzan lehenengo urratsak emateko abiapuntua.