‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat’ programaren 4. edizioa Arabako Errioxako Kuadrillari zuzenduta dago. Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako LHII ditu buru ekimenak, eta Arabako Lurralde Historikoko herrietan ekosistemaren biodibertsitatea eta baliabide naturalak hobetzea du helburu. Ekintza Garapen Jasangarriaren aldeko2030eko Arabako Aliantzaren barruan kokatzen da, eta Garapen Jasangarriaren 15 Helburua du ardatz. Helburu horrek ur gezako lehorreko eta barneko ekosistemen jasangarritasuna sustatzen du, bereziki basoak, hezeguneak, mendiak eta eremu idorrak.