Hemen nagoHezkuntza programak
Gazteenak arazo sozial honen inguruan sentsibilizatzea, bikote-harremanetan indarkeriazko jarrerak eta osasuntsuak ez diren portaerak prebenitzea eta herritarren artean emakumeen aurkako biolentzia sistematikoaren inguruko kontzientzia zabaltzea dira ekimen honen egitekoak.
Kanpaina, Vital Fundazioak eta Gurutze Goriak garatzen duena, Arabako 15 eta 18 urte bitarteko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
Genero-nortasunaren eta pertsonen arteko harremanen konfigurazioan eragitea da programaren helburua. Horretarako, nortasun tradizionaletatik eta gizon eta emakumeen artean eman diren botere-harremanetatik kanpo dauden aukerak lantzen dira. Horrez gain, elkarrizketa eta negoziazioa oinarri duten harreman berdinzale eta demokratikoak eraikitzeko jarraibideak eskaini nahi ditu programak. Gazteak bakearen kulturan, errespetuan eta batez ere generoari dagokion indarkeria ezan hezi nahi dira, eta beharrezko gaitasunak eman, arlo sozialean nahiz komunikatiboan. Halaber, gatazkak konpontzen eta harremanak modu ez-biolentoan eraikitzen irakasten zaie, bitartekotza, negoziazioa eta elkarrizketaren bidez.
Hori guztia lortzeko, parte-hartzea oinarri duten lan-teknikak erabiltzen ditu programak, parte-hartzaileek agerian utzi ditzaten desberdintasunean eraikitako harremanek eragiten dizkieten sentimenduak eta bestelako portaerak proposatu ditzaten. Parte-hartzaile bakoitzaren eta taldearen esperientzietatik abiatzea, haien hausnarketak entzutea, elkarrizketa, elkarri entzutea eta eztabaida sustatzea eta bestelako alternatibak eskaintzea ikasketa-prozesu honen lagungarri dira.