Hazia 23Laneratzea
Hazia 23 programaren helburua da 23 urtetik beherako langabetuentzako neurriak sustatzea, nahiz eta, salbuespen gisa, 30 urtera arteko pertsonei arreta eman dakiekeen, prestakuntza edo lan-esperientzia esanguratsurik izan gabe, eta beste prestakuntza- eta enplegu-sistema batzuetan sartuta egon gabe.
Hazia 23 programan jasotako ekintzek fase guztiak hartzen dituzte: programa honen xede izan daitezkeen prodilak identifikatzetik hasi eta enpresa batean kontratatzeraino, hainbat etapa barne, hala nola, prestakuntza-moduluak egitea eta bekak lortzea. Prozesu hori guztia bat dator eskola-egutegiarekin, eta irailetik ekainera egiten da.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Fundación Vital Fundazioa beharrezko laguntzaileetako bat da Hazia 23 laneratzeko programarekin jarraitzeko. Gasteizko Udalak sustatzen du eta ADSIS Fundazioak, Egibide Fundazioak eta Gasteizko Elizabarrutiko Caritasek ere kolaborazioak dituzte.