HAR-EMAN PROIEKTUA (Har-Eman proiektua, gizarteratzea sustatzeko elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Vitoria-Gasteizen 2013an sortutako herritarren ekimena da HAR-EMAN proiektua, eta proiektu bat adostu duten askotariko bizi-ibilbideak dituzten herritarren taldea da haren muina: frogatzea, ezagutza eta teknologia erabiliz, adimen-desgaitasuna duten pertsonekiko bizikidetzak e ta, horren ondorioz, horiek onartzeak balioetan aberasten duela gizartea.
HAR-EMANen helburua ez da pertsonak artatzea, baizik eta ideaiak eta inklusio-inguruneak sortzea hezkuntzako, laneko eta gizarteko esparruetan, sektoreko elkarteeek erabil ditzaten HAR-EMANek EHUko taldeekin garatzen dituen jardunbide egoki inklusiboetan irizpideak aplikatuz.
HAR-EMANetik web orri bat sortu dute, baita sareko ingurune bat ere, hainbat esperientzia ikusarazteko.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Elkartea sortu zenetik garatzen ari da HAR-EMANekiko lankidetza, erakunde oraindik ere Caja Vital Kutxa zenetik, etal aguntza Internet bidezko sare sozial espezifiko bat duen plataforma teknologiko bat sortzeko erabili zen. Beste jarduera batzuk ere babestu dira, hala nola, 'Irakurketa errazeko proiektu pilotua', adineko pertsonen eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen talde misto batek sortu zuena, eta HAR-EMAN ekimenaren hedapen-eta komunikazio-ekintzak.
Vital Fundazioa eratu zenetik ere laguntza horri eutsi zaio, 'Elkargunea' proiektua da, mugikorrretarako app bat, ezintasunen bat duten edo ez duten pertsonen arteko gaitasun-trukea sustatzen duena; edo HAR-EMAN MARTXAN proiektua, enpresaren euskal eredu inklusibo eta parte-hartzaile berriari laguntzeko eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen laneratzea sustatzeko.