GUREAK ARABA S. L. (Desgaituentzako Enplegu Zentro Berezia) Laneratzea
Gureak Araba Enplegu Zentro Berezia da, eta edozein motatako desgaitasuna (psikikoa, sentsoriala, fisikoa eta gaixotasun mentala) duten pertsonak laneratzen dihardu. 2001ean sortu zen eta 2022an hasi zen jardunean. Irabazi-asmorik gabeko enpresaa da, bere irabazi guztiak enpresan bertan inbertitzen baititu, berrikuntzarako, langileen prestakuntyzarako, baita kontratazio berrietarako ere. Gureak euskal enpresa-taldeko kidea da; Gipuzkoan du ordezkaritza nagusia, eta erreferentziazko erakundea da desgaitasuna duten pertsonentzako kalitatezko enplegua sortzen.
Jarduera nagusia azpikontratazio industriala da, baina azken uretotan lan-aukera berriak ireki dituzten zerbitzuen sektorean.
Gureak Araba zentroak orientazio-zerbitzu bat du, EHLABE (Enplegu Bereziko Erakundeen Elkartea), enplegua aktiboki bilatzeko plan pertsonal bat eskaintzen duena. Eskatzaile bakoitzarekin modu pertsonalizatuan lantzen dira honako alderdi hauek: motibazioa, lanerako prestakubtza, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, lana bilatzeko teknikak edo curriculum profesional hobetzea. Era berean, laguntzak ematen dira lan-inguruneetan, iraupen desberdinekoak eta desgaitasun motaren araberakoak.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Erakunde bien arteko lankidetza 2066.urteaz geroztik egiten da, urteko hitzarmen baten bidez, lehenik Vital Kutxarekin eta, eratu zenetik, Vital Fundazioarekin.
Lankidetza horri esker, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko (orientazioa, gaikuntza eta laguntza) ibilbideak abiaraz daitezke, eta Arabako enpresa-sarean desgaitasunari eta enpleguari buruzko informazio- eta kontzientziazio-ekintzak gara daitezke.