Vital Fundazioaren ekimena familiei zuzenduta dago, adinaren arabera banatutako espazio eta jarduerekin, eta 'Green Capital' delakoaren inguruko gaiak proposatzen dira. Helburua da parte-hartzaileek duela 10 urte, besteak beste, mugikortasuna, birziklatzea, bizi-kalitatea, bizimodu osasungarriaren aldeko apustua eta abar direla-eta, 'European Green Capital' izendatu zuten Vitoria-Gasteiz gogora ekartzea eta hartaz gozatzea.
Programa
Urriak 1, larunbata
Lekua: Andra Maria Zuriaren plaza
Ordua: 18:30ean
- BlackBackBand kontzertua (AC/DC Tributua)
- Iraupena: 70 minutu
- AC/DCren arrakasta handiak
- Familientzat bereziki diseinatutako ikuskizun didaktikoa
- Euskarazko speakerra
- Ind-Jones kontzertua (diskotxiki)
- Ikuskizun musikal honetan, dantza eta antzerkia jolasekin, kalejirekin eta koreografiekin nahasten dira, guztiak umore handiz hornituak.
Urriak 2, igandea
Lekua: Andre Maria Zuriaren plaza, Probintziaren plaza eta Florida parkea
Ordua: 11:00etatik 15:00etara
Jarduerak
Txiki Green (0-4 urte).- Txikienentzako gunea, psikomotrizitateari, marrazkiei eta eraikuntza-joko handiei buruzko askotariko joko-proposamenekin. Espazioa monitoreek dinamizatuko dute eta esparru guztia egongo da puzgarri batek inguratuta.
Ile-apainketa eroa eta makillajea (0-8 urte).- Familian gozatzeko esperientzia, makillajeko eta ile-apaindegiko profesionalek euren lanen bidez green elementuak sortuko baitituzte. Gainera, makillatzeko eta orrazteko gune bi egongo dira, eta argazkiak ateratzeko egitura bat, egunaren oroigarri izan daitezen.
Jolas gaindimentsionatuak (familientzat, 4 urtetik aurrera).- Iglu karpa batean aurkeztuko diren 16 joko gaindimentsionatuk osatutako espazioa. 8 joko egurrezkoak dira eta beste 8ak material birziklatuz eginak. Hainbat joko-eskaintza aurkeztuko dituzte: abilezia, punteria, trebetasuna, arau-jokoak.
Green trizikloak (6 urtetik gorakoak).- Trafiko arduratsuko zirkuitua, pedal-ibilgailuekin. 8 kart egongo dira, eta parte-hartzaileek ibilbide bat egin beharko dute, trafiko-arauak kontuan hartuta: oinezkoentzako pasabideak, stop, bidegurutzeak, arreta-konoak...
Herri kirolak (familientzat, 7 urtetik aurrera).- Hemen, jolasaren bidez, herri kiroletako diziplina desberdinen praktika eta oinarrizko arauak ezagutuko dituzte. Hauek izango dira espazioa osatuko duten jarduerak: igela, artaburuak, sokatira, gurdia altxatzea, harri-jasotzea, gizon probak, trikimakoak, zaku-lasterketa eta kontrabandistaren lasterketa.
Birziklatu salto batean (8 urtetik gorakoak).- Kirol-materiala erabiliz, gai jasangarriak dituen jarduera dinamizatu bat garatzea proposatzen da. Parte-hartzaileei erronka egingo zaie birziklapen perfektuko ariketa bat egin dezaten hainbat hondakin erabiliz, eta ahalik eta lasterren bildu eta edukiontzi zuzenetan utzi beharko dituzte.
Minigolfa (familientzat, 6 urtetik aurrera).- ‘Green’ izatea naturaz eta hiriaz gozatzea ere bada. Espazio hau 6 zulo eramangarri dituen golf-zelai baten modukoa izango da.
Kermesse V-G Green Capital (familientzat, 6 urtetik aurrera).- Kermesse batez (tonbola formatuko feria klasikoa) osatutako espazioa, 6 jokorekin, non gakoa punteria den. Jarduera bakoitzaren gaia Vital Fundazioak sustatutako ingurumen-programak izango dira, hala nola ‘Vital Zuhaitzak’, ‘Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat’, ‘Etxe berdeak’ edo ‘Plastikorik ez’.
Zinema 7D (familientzat, 8 urtetik aurrera).- Proposamen hori atoi batean kokatuko da, eta 3-5 minuturo hainbat gaitako filmen emanalditxoak egingo dira, 3D betaurrekoak, burbuilak, saguak oinetatik, mugitzen eta bibratzen ari diren besaulkiak, euria, kea edo tximistak erabiliz. Kanpoaldean pantaila bat jarriko da barruko pertsonen erreakzioak ikusteko eta itxaronaldia girotzeko.
Green Tour (familientzat, 6 urtetik aurrera).- 15 minutuko ibilbidea hirian zehar modu dibertigarrian, 7 lagunentzako bizikleta erabiliz.