GIZABIDEA (Presoen defentsarako Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dago Gizabidea Elkartea, eta boluntarioekin lan egitea sustatzen du. Boluntario horiek Langraiz Okako espetxeko presoekin aritzen dira, eta normalizaziorako, berriz hezteko eta hizarteratzeko jarduerak ezagutzera emateko eta sustatzeko ekintzak egiten dituzte.
Presoen egoeraren hainbat alderdi lantzen ditu Gizabidek:
- Kartzelan sartu aurretik dagoen bidegabekeria soziala salatzea.
- Presoarekin elkartze gizatiarra izatea.
- Askatasunaz gabetuen giza eskubideen defentsa eta garapena premiatzea Erakundeei.
- Espetxearen arazoari buruz sentsibilizatzea gizartea.
- Iritzi publikoa aldatzen laguntzea, zigor-eta espetxe-politikari dagokionez.
- Presoen gizateratzean laguntzea.
- Espetxeratuen integrazio pertsonala, familiarra eta soziala sustatzea.
- Askatasunaz gabetzeko zigorraren alternatibak sustatzea gure Autonomia Erkidegoan.
- Delituaren biktimen egoera erraztea
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
2002tik aurrera, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak hasi zuen lankidetza Gizabiderekin, erakundea irteera-programa batean laguntzen hasi zenean, presoak eguneroko bizitzara hurbiltzeko, zentrotik irtetean espetxetik kanpoko bizitzara itzultzeko. Irteeren programak Done Jakue bidearen etapa batzuk ere barne hartzen ditu.
2004an, Gabonetako Kanpainarako laguntza eskatu zuen Gizabideak, presoentzako telefono txartelak, koadernoak, boligrafoak eta mahai gaineko egutegiak erosteko. Bi programekiko lankidetzak gaur egunera arte iraun du, erakundea Vital Fundazioa bihurtu ondoren.