Gaztedi Rugby TaldeaKirol inklusiboa
Gaztedi Rugby Taldeak Downen sindromea duten eta ez duten gazteez osatutako talde integratzailea osatu du. Kirolaren bidez Downen sindromea duten gazteen gaitasunak hobetzeko eta gizarteratzea lortzeko egin duen lanagatik "desgaitasuna duten jokalariekin klubik inklusiboenaren" saria irabazi du Errugbi Inklusiboko Lehen Mundu Txapelketan, eta erreferente bihurtu da mundu mailan.
Adimen-urritasun hori duten taldekideak Down Araba elkarteko gazteak dira. Gainera, bi erakundeen lankidetzari eta Vital Fundazioaren laguntzari esker, estatuko kirol inklusiboaren adierazgarri arrakastatsuena bihurtu den proiektua sendotzea lortu dute.