Euskal Herriko etika klusterraAisialdia
Euskal Autonomia Erkidegoko Etika Klusterra 2015eko urrian sortu zen, gure gizartean Etika zabaltzen laguntzeko eta gai honetan interesa duten pertsonentzako topaleku bat errazteko. Vital Fundazioak bat egin zuen ekimen horrekin, balio etikoen azterketa, ezagutza eta aplikazioa areagotzeko eta zabaltzeko lankidetza-proiektuak sortzea ahalbidetuko duen egitura bat sortzeko helburuarekin.
Hainbat kolektibo ordezkatzen dituen lantaldea da, eta hainbat arlotako eta lanbidetako pertsonen laguntza du, hala nola pentsalariena, politikariena, filosofoena edo esparru akademiko, kultural, hezkuntza edo ekonomikoko pertsonena. Klusterrak badaki zer eragile dauden Euskadin etikarekin lotuta: ikerketa-zentroak eta -taldeak, erdi-mailako irakaskuntzetan eta unibertsitate-irakaskuntzetan etika-gaiak irakasten dituzten irakasleak, etika publikoko batzordeak, bioetikako batzordeak, asistentzia-etikako batzordeak, etab.