Jare Dantza Taldea, Manuel Iradier Txangolari Elkarteko partaidea, 2014. urtean 7 euskal probintzietako dantzei eskainitako urteko emanaldien zikloa hasi zen. Urtez urte, probintzia bakoitzeko dantzarik adierazgarrienak antzeztu izan dira, eta, horrela, 7 jaialdi horiek igaro ondoren, Euskal Herri osoko dantzekin osatutako zortzigarrren ikuskizun batean zikola amaitzea pentsatu da.
Informazioa
Beste urte batez, EZPATA-DANTZARI SARIAK banatzeko aprobetxatuko da, Jare dantza taldeak urtero gure euskal kulturarekin eskuzabaltasunez lan egiten duten arabarrei ematen dizkiegun sariak.
Aurten Aita Emiliano Ozaeta, Estibalizko Santa Maria Monasterioko Goikoa, eta Gotzon Azkarraga, Bidabarri Dantza Taldeko egungo zuzendaria, Zuiako Udalean dagoen dantza taldea, dira.
Nahiz eta ikuskizuna 19:00etan hasten den, 18:15ean plazatik, gure hiriaren erdigunetik, kalejira bat abiatuko da, bertan dantzari eta musikarien artean 100 lagunek parte hartuko dute. Kolore ezberdin eta ezohikoa ikusi ahal izango da, parte-hartzaileeek hainbat dantzatarako jantzi ugari eramango baitituzte.