Euskadiko Gazte Orkestra Musika
Aukerarik onenetakoa da Euskadiko musikari gazte onenen lanaz gozatzeko. Euskadiko Gazte Orkestrak urtean bi topaketa sinfoniko eskaintzen ditu Vitoria-Gasteizen, bat neguan eta bestea udan, Araban Vital Fundazioarekin duen hitzarmenari esker. Lankidetza horrek gure probintziako musikari gazteentzako kalitatezko prestakuntza bultzatzea ere ahalbidetzen dio taldeari.
Lan-denboraldien amaieran (neguko eta udako oporrak) EGOk hainbat kontzertu planifikatzen ditu gonbidatutako irakasleek eta bere zuzendari artistikoak, Juan José Ocónek, alegia, eginiko lanaren erakusgarri.
Sortze kulturala eta prestakuntza musikala, kasu horretan gazteenena, funtsezkoak dira gizarte ekintzaile eta berritzaile baten espirituari eusteko.