Vital Fundazioak Arabako Lurralde osora eramango du 2015etik Gasteizen martxan dagoena ‘Etxe Berdeak’ hezkuntza programaren beste edizio bat. Beren eguneroko erabakiek eta ohiturek ingurumenean nahiz gizartean duten eraginak kezkatuta dauden familiei zuzenduta dago programa. Oraingo honetan, 120 etxetara iristea da helburua. Etxe horiek Kuadrilla guztietan banatuta daude (Gasteiz izan ezik, dagoeneko programa propioa baitu) eta etxebizitza-tipologia, tamaina eta berokuntza-sistema desberdinak dituzte.