EspazioaHezkuntza programak
Antzeri-zinema aitzindari honek txikienentzako modu atsegin eta ulergarrian jorratzen ditu honako gai hauek: klima-aldaketa, gerra, pandemia, konfinamendua, krisi ekonomikoa, pantailen kontrolik gabeko erabilera, etab. Gizakiok nor garen eta baikortasuna berreskuratzeko zer baloretan oinarritu behar dugun dira hausnarketarako proposatzen dituen gaiak, eta etorkizunari buruzko itxaropen-mezu helarazten du.
Jarduteko modua
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Antzerkia, zinema eta beste diziplina artistiko batzuk uztartzen dituen ikuskizun baten bidez. Antzezpenaren aurretik eta ondoren, ikasgelan gai garrantzitsuenei buruzko jarduera didaktikoak egiten dira, taldeen eskuetan jartzen den material pedagogikoari esker.
Eskaera eta parte-hartzea
Lurraldeko ikastetxe guztiek eska dezakete jarduera doan actividades@fundacionvital.eus helbide elektronikoaren bidez, eta informazio gehiago lortu 945 776 858 arreta-linean.