Uda iristearekin batera, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) eta Vital Fundazioak udako topaketa egingo dute berriro. Topaketa uztailaren 18an izango da, 19:30ean, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian, eta 80 musikari gazte bilduko dira, Rubén Gimeno EGOren zuzendari artistikoaren zuzendaritzapean.