EgibideEgibide
Egibide Arabako lanbide-heziketako zentro nagusia da, Espainiako handiena eta Europako garrantzitsuenetako bat. 40ko hamarkadan Gasteizen jaiotako bi hezkuntza-proiekturen, Diocesanas eta Jesus Obreroren, bat-egitetik sortutako zentroa da, eta 450 hezitzaile eta 7.000 ikasle baino gehiago ditu.
Vital Fundazioak betidanik egin du lanbide-heziketaren alde Araban; konpromiso horren erakusgarri da Egibideren zentroen finantzaketan laguntzeko egindako lana. Gainera, elkarte horretako patronatuko kide da.
Lankidetza horren bitartez, lanbide-heziketa sustatzeko ekintzak bideratzen dira; kasurako, hauek: obra eta ekipamenduetarako laguntzen ezohiko programa, irakasleak trebatzeko programa, tituludunentzako beken berariazko deialdia, lanbide heziketa sustatzeko kanpainak eta derrigorrezko hezkuntza bukatu ezin izan dutenentzako lanbide hastapenetarako zikloa.