Lurraldeko jai-ekitaldietan, Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaiak barne, berrerabil daitezkeen edalontziak diseinatzeko lehiaketa bat abiarazi du lehen aldiz Vital Fundazioak. Aukeratutako diseinuak 1.000 euroko saria jasoko du eta aurtengo ‘Plastikorik ez' programako edalontzian erabiliko da, horren harira baitator ekimen hau.
Eskaera eta oinarriak
Azken eguna: ekainaren 17an, 12:00etan (ESKAERA EPEA ITXITA)
Ebazpena: ekainaren 20a. Irabazlearekin jarriko gara harremanetan.
Ikusi baldintzak oinarrietan