DOWN ARABA – ISABEL ORBE (Down Sindromearen Isabel Orbe Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
'Down Araba - Isabel Orbe' elkartea gurado talde txiki batek sortu zuen, Down sindromea duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzeko helburuari jarraiki. Administrazioak eskaintzen zuenaren alternatiba izateko sortu zen, eta funtsezko helburuetako bat lortzeko oinarriak ezartzeko: gizarte-integrazioa eta, bereziki, hezkuntza-ikasketak amaituta zituzten gazteak lan-munduan sartzea. 2005ean, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko elkarte izendatu zuen.
Isabel Orbe izena 1945ean Gasteizen jaiotako mediku psikiatra baten omenez da. ADOZen (Adimen Urritasuna duten haur eta helduen diagnostiko eta orientaziorako zentroa) Haur Psikiatriako buru izan zen mediku hura.
Gazteentzako jarduerak (gizarteratzea eta normalizazioa, informatika, tailerrak, aisialdi inklusiboko programak, enplegu lagundurako programak, bizitza independientea, lan aurreko prestakuntza) nahiz familientzako jarduerak egiten dituzte (arreta eta prestakuntza, familia atsedenerako programa, etab).
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Erakundearen lankidetza 1998an hasi zen, Vital Kutxaren Gizarte Ekintza elkarteak sustatzen zituen jarduerei laguntza ematen hasi zenean. Orduz geroztik, eta orain arte, lankidetza horri eutsi zaio, urtero sinatu dira kontratuak, Down Araba - Isabel Orbek aurkeztutako ekimenak babesteko; horien aretean, informazioa zabaltzeko lanak, antolatzen dituzten tailerrak eta zozketa solidarioa nabarmendu daitezke.
Gaur egun, Vital Fundazioaren laguntza ENEBIZIA proiektura ere bideratzen da (Down Sindromea duten pertsonen Autonomia Pertsonala eta Bizitza interdependentea sustatzeko programa, familiaren etxetik kanpo bizitza bat has dezaten), baita LAN AURREKO Prestakuntzara ere (oinarrizko prestakuntza autonomia pertsonalean, gizarte-trebetasunetan, diruaren erabileran, teknologia berrietan, curriculuma egitea, edo lan-elkarrizketa baterako prestatzea).