Denboraren lapurrak Hezkuntza programak
PENTSAMENDU KRITIKOA garatzea du helburu, egoera bereziki zailetan erabaki informatuak eta kontzienteak hartu ahal izateko. Funtsezkoa da haurrak eta nerabeak jabetu daitezela nola erabiltzen duten beren denbora, zertan ematen duten eta nori ematen dioten. PENTSAMENDU KRITIKOAK zer edukik eta/edo jarduerak egiten dien ekarpen interesgarria identifikatzeko aukera ematen die, baita, horretaz jabetu gabe, zeintzuek eragiten dieten ondoeza ere. Ahultasun bereziko etapa batean, hau da, nerabezaroan, identitatearen eraikuntzan zuzenean eragiten ari diren hainbat eduki birtuali buruzko elkarrizketa ireki baterako gonbidapena da. Denboraren Lapurrak ikastaroak hainbat agertoki birtualetatik egingo den ibilbidea eskaintzen du, pantailetan egiten den lehenengo klika baino harago doan begirada kritiko eta alternatibo baten arabera.
Jarduteko modua
Parte-hartzaileek berehala identifikatzen dituzten edukiak erabiltzen dira, eta saioetan aktiboki inplikatzen dira.
Aurrez aurreko 2 saio, euskaraz eta gaztelaniaz