Elkarrizketa esklusiboekin eta Chaplinen ondarerako aurrekaririk gabeko sarbidearekin, artistaren herentzia erromaniaren esplorazio argigarria da filma, elkarrizketa intimoetatik, film-zatietatik, etxeko filmetatik eta gaur egungo artista erromani ospetsuen ekarpenetatik abiatuta eratua.
Ficha técnica
- Zuzendaritza: Carmen Chaplin
- Gidoia: Carmen Chaplin, Ashim Bhalla, Isaki Lacuesta, Amaya Remírez
- Ekoizpena: BASQUE FILMS, ATLANTICA FILMS, WAVE OF HUMANITY
- Argazkigintza: Kenneth Oribe
- Muntaia: Julia Juaniz
- Musika: Nathaniel Méchaly
- Soinua: Martín Guridi
- Iraupena: 90 m
- Hizkuntza: Gaztelania, frantzesa, ingelesa. Azpitituluak gaztelaniaz.
Zuzendaria
CARMEN CHAPLIN
Aktore gisa lan egin du nola Europan hala Estatu Batuetan André Téchiné, Wim Wenders, Sydney Pollack, Philippe Rousselot eta beste hainbat zuzendarirekin. A Time for Everything (2012), The Innovators (2014) eta Tryst in Paname (2016) bere film laburrak hainbat ekitaldi eta nazioarteko jaialditan eman dira. One Bullet Afghanistan (Carol Dysinger, 2023) dokumentalaren ekoizle da. Chaplin / Spirit of the Tramp zuzendu duen lehen film luzea da.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.