Gasteizko erdiguneko kaleetan burutuko da, datorren urriaren 20an, Bularreko Minbiziaren aurkako Lasterketa Solidarioaren bosgarren edizioa, ASAMMA Bularreko eta/edo beste Minbizi Ginekologikoren bat duten Emakumeen Arabako Elkarteak eta Vital Fundazioak antolatuta. Hitzordua zabalik dago parte hartu nahi duten guztientzat, baina edukiera mugatu egin da eta 2.000 parte-hartzaile baino ez dira onartuko, iazko 1.750 parte-hartzaile kopurua gainditzea espero baita. Gaixotasunaz kontzientziatzea eta normalizatzea du helburu, baita ikerketari laguntzea ere.